Uranio aberastu

Uranio aberastu
Motauranio eta tresna
Identifikatzaileak
Goitik behera, uranio naturalean, uranio aberastuan eta uranio oso aberastuan dagoen uranio-238 (urdin) eta uranio-235 (gorri) proportzioa ikusgai (arma nuklearretan erabilia).

Uranio aberastua artifialki tratatutako uranioa da, Lur zoruan naturalki topatzen denak baino Uranio-235 isotopo proportzio handiagoa baitu. Uranio aberastuaren ekoizpenak berarekin batera uranio pobretuaren hondakin sorketa ere badakar.

Oso kutsakorra, erradiaktiboa eta toxikoa da, minbizia eta bestelako gaixotasun larriak eragin ditzake, baita heriotza ere. 1997an mundu osoan bi tona inguru uranio aberastu zeuden.

Zentral nuklearretan energia elektrikoa sortzeko erregai gisa erabiltzen da (beste batzuk uranio naturalarekin funtzionatzen dute) eta baita itsaspeko nuklearrak ibilarazteko eta uraniozko bonba atomikoak ekoizteko ere (plutonioarekin ere egiten dira). Hain zuzen ere, armamentu militarrean erabiltzen denez, teknologia hau erabilpen energetikoetarako erabiltzeak ere polemika sortarazten du, honek armagintza nuklearraren hedapenari aitzakia ematen baitio.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy